ANGEL LARREA
Zuhaitza
Zuhaitza zutik egoten ohi da,
haritza eta pagoa, aldiz,
sarritan okertuta ikusian,
inkontzienteki, pentsatzen dugu
arbola madarikatuak
edo
arbola sakratuak
direla.
Madarikatuak tximistak jo dituelako;
sakratuak euren abarretan
Ama Birjina agertu delako.
Hala ere, zuhaitzaren energia
eta tximistaren energia,
biak bat dira:
lurra eta zerua.
Zuhaitza eta Hartza, alde batetik,
Su(ge)a eta Dragoia, bestetik;
edo
Haritza, Diana jainkosa, alde batetik,
Sua edo Vulkano jainkoa, bestetik.
-----
No hay comentarios:
Publicar un comentario